Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Irura
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

Hilaren 3tik igandera bitarte antolatu dute aurtengo Garagardo Azoka

2009-06-30 | 14:09:11

Hilaren 3tik igandera bitarte antolatu dute aurtengo Garagardo Azoka

Ikastola ordaintzen jarraitzeko balioko duen ekimena izango da

Aurten, 1970. hamarkadako kutsua eman nahi diote Garagardo Azokari. Horretarako mozorroak eta garai hartako autoen erakusketa ere izango dira frontoi inguruan. 18:00etan irekiko dute ostiralean. 14 garagardo mota izango dira dastatzeko.

Ez du erantzunik

2009-06-06 | 14:22:15

Getariak irabazi du III. Emakumea Pilotari Eguneko finala

Hernaniko bikotearen aurka 11-16 egin dute

Ez du erantzunik

II. Rallyesprintean 90 autok hartuko dute parte

2009-04-21 | 13:22:41

II. Rallyesprintean 90 autok hartuko dute parte

Euskadiko eta Nafarroako rallyesprinten egutegian puntuagarria izango da

Oraindik izena emateko epea itxi ez bada ere, Euskal Herriko piloturik onenek eman dute izena dagoeneko. Irurako ikastola berriaren eraikina ordaintzen laguntzeko balioko du Rallyesprintak.

Ez du erantzunik

Pilota jaialdi bikainarekin inauguratuko dute pilotalekua

2009-03-24 | 17:32:11

Pilota jaialdi bikainarekin inauguratuko dute pilotalekua

Ostiralean izango dira partidak 22:00etatik aurrera

Ez du erantzunik

2009-03-09 | 10:40:22

Auto bat errepidetik irten da N-1ean Irurako norabidean

N-1 errepideko 439. kilometroan, Irura norabidean, trafiko motela dago auto bat bidetik atera eta gero.

Ez du erantzunik

2009-02-07 | 16:08:54

Auto bat errepidetik atera da, Donostia aldera zihoala

N-1 errepidean zihoan auto bat errepidetik atera egin da, Irungo noranzkoan zihoala. Irura parean gertatu da ezbeharra.

Ez du erantzunik

2008-12-01 | 17:17:35

Irurako eta Anoetako udalek euskarazko produktuen katalogoa banatu dute

Euskal liburu eta diskoei buruzko informazio baliagarria biltzen du

Katalogo honetan, euskaraz argitaratzen diren produktu berrienak (liburu eta diskoak) eta haien inguruko informazioa daude bilduta –argitaletxea, prezioa eta abar-, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten.

Ez du erantzunik

Elkarretaratzea egin dute Iruran emakumeenganako indarkeriaren aurka

2008-11-25 | 14:35:40

Elkarretaratzea egin dute Iruran emakumeenganako indarkeriaren aurka

30 lagun inguru elkartu dira, tartean Udaleko ordezkariak

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur eta Iruran elkarretaratzea egin dute indakeria hori salatzeko. 30 lagun inguru elkartu dira, tartean Udaleko ordezkariak. Irakurritako idatzian, besteak beste, "berdintasuna lantzea behar beharrezkoa" dela azaldu dute eta indarkeria mota hori emakumeen arazoa bakarrik ez dela, "emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazgarri argiena" baizik, "gizonen kultura patriarkal baten ondorioa".

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.